Arrasateko Askapenak aurtengo brigadak aurkeztuko ditu zapatuan, gaztetxeko jaialdian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko martxoaren 1a

Arrasateko Askapenak jaialdi internazionalista egingo du zapatuan gaztetxean. Askapenak 25 urte beteko dituela aprobetxatuz, egitarau zabala prestatu dute 18:00etan hasita: 2012ko brigadak aurkeztuko dituzte lehendabizi eta gero 2011ko abuztuan Argentinan brigadista aritu zirenetako batzuk hitzaldia emango dute. Halaxe azaldu du Xabi Llodio antolakuntzako kideak: "Langileek berreskuratutako lantokien gainean egingo dute berba. Han 200 bat lantoki daude han ugazaba barik, 10.000 langile ingururekin". Hitzaldia osatzeko Fasintap izeneko dokumentala emango dute. Gero pintxoak dastatu ahalko dira. Jardunaldia borobiltzeko Garraxi eta Egurra ta kitto taldeek kontzertua emango dute gauean. Sarrera bi euro izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak