Zuhaitz eguna martxoaren 9an Arrasaten

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko otsailaren 29a

Martxoan 9an ospatuko dute aurten Zuhaitz eguna Arrasaten. Garagartzan, Garbigunearen inguruan, 110 zuhaitz landatuko dituzte herriko ikasleek. 10:30ean irtengo dira Uribe auzotik. Bertako arbolak landatuko dituzte, 120 guztira. Espezie horiek aukeratu dira aztertu ondoren lursailaren inguru botanikoa.

Hauek dira landatuk dituzten zuhaitz klaseak:

  • 40 Haltza.
  • 20 Haritza.
  • 20 Lizarra.
  • 10 Pagoa.
  • 10 Astigarraga.
  • 10 Ezkia.

Haritzak, lizarrak eta pagoak Diputazioko Arizmendi mintegiak emango ditu.

Haltzak eta ezkiak Elorri mintegian erosiko dira.

Espezie hauek aukeratu dira aztertu ondoren lursailaren inguru botanikoa.

Herriko 150 ikasle

Guztira, herriko 153 ikasle eta 9 irakasle ariko dira landaketa lanetan. Erretiratuen etxeei eta ortu ekologikoen erabiltzaileei ere gonbidapena luzatuko zaie.

Honako ikastetxe hauetakoak:

  • Arrasate Herri Eskola. 6.A Taldea. 18 Ikasle.
  • Arrasate Herri Eskola. 6.B Taldea. 18 Ikasle.
  • Arrasate Herri Eskola. 6.D Taldea. 19 Ikasle.
  • Arizmendi Ikastola, Gazteluondo Gunea. 6.A Taldea. 14 Ikasle.
  • Arizmendi Ikastola, Gazteluondo Gunea. 6.B Taldea. 14 Ikasle.
  • Arizmendi Ikastola, Gazteluondo Gunea. 6.C Taldea. 13 Ikasle.
  • Arizmendi Ikastola, Arimazubi Gunea. 6.S Taldea. 20 Ikasle.
  • Arizmendi Ikastola, Arimazubi Gunea. 6.T Taldea. 19 Ikasle.
  • Arizmendi Ikastola, Santa Teresa Gunea. 6.A Taldea. 18 Ikasle.

Bestalde, 225 opari (estutxeak) banatuko dira ikasle, irakasle eta jubilatuen artean. Eta hamarretakoa ere izango da parte hartzen duten guztientzat: bokadiloa, ura eta ardoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak