Juan Mari Agirreurretak irabazi du AEDren palindromo lehiaketaren bigarren edizioa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko otsailaren 29a

Otsailaren 15ean amaitu zen AEDk antolatutako euskarazko palindromo lehiaketaren 2. edizioan parte hartzeko epea. Euskal Herriko hainbat txokotatik jaso dituzte palindromoak, besteak beste, Donostia, Azkoitia, Zumarraga, Oiartzun, Lizarra, Alegi, Etxarri Aranaz, Eibar eta Gasteiz. Debagoienari dagokionez, Aretxabaleta izan da herri bakarra. Guztira 61 lan jaso dituzte antolatzaileek eta epaimahaiaren ustez palindromorik onena Juan Mari Agirreurretak aurkeztutakoa izan da. Honako esaldia, hain zuzen: 'Animatuta bazen, ezabatuta mina!'

 

Horixe da euskarazko palindromo lehiaketaren 2. edizioko Euskal Herriko Palindromo onena, Pasaian jaio eta gaur egun Aretxabaletan bizi den Juan Mari Agirreurreta Elosegik egina. Debako Txindurri-Iturri Nekazal turismo sagardotegiari esker, bertan bi lagunendako sagardotegi afaria, logela eta gosaria irabazi du Agirreurretak

 

 

61 lanetik 52k egin zuten aurrera

Aurkeztutako 61 palindromoetatik kanpoan geratu ez diren 52en artean onena aukeratzea izan da Makos Gimeno palindromogilea, Oskar Elizburu Erdu-AEK euskaltegiko zuzendaria eta Amaia Arana Arrasateko Udal Euskaltegiko zuzendariak osatutako epaimahaiaren lana. Palindromoak ulergarriak eta hizkuntza aldetik zuzenak izateaz gain, beraien balio literarioa eta artistikoa, luzera eta aberastasun semantikoa baloratu dira.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak