EAJk atzoko osoko bilkuran salatu zuen "astebururo" Ferixalekuko igogailua "saboteatua izaten" dela. "Igande goizetan jendea jadanik ez da bertara gerturatzen, badakielako ez duela funtzionatuko, larunbat gauez, nahita, matxuratu dutelako". Hori gerta ez dadin, alkateari galdetu dio ea gobernuak neurriren bat hartu behar duen. Alkateak adierazi zuen jakinaren gainean daudela, badutela zerbait egiteko asmoa, aztertzen dabiltzala zer egin, baina ezin dutela "pertsona bat ipini 24 orduan" hura zaintzen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.