Arrasateko Udala sektore publikoaren erreformaren kontra

Ubane Madera 2012ko otsailaren 29a

Sektore publikoaren gainean Espainiako gobernuak egin gura dituen erreformek orokorrean "zerbitzu publikoak pribatizatu behar direla defendatzen dutenei ateak irekitzea" dela uste du Arrasateko Udalak. Hala adierazi du atzoko osokoan aurkeztutako mozio baten bitartez. Eta Udalari berari dagokionean, Arrasateko Udalaren "kalitatea kaltetzen" dutela. Hori dela eta, besteak beste, Bilduk euskal gizarteari dei egin gura dio "mobilizatu eta herritarrengandik gertueneko sistema publikoaren aldeko konpromisoa adierazi dezan". 

Alderdi guztiek babestu zuten mozioa, EAJk izan ezik. Jeltzaleak abstenitu egin ziren, ezen, euren ustez "erreformaren kontra" dauden arren, erreforma horrek kanpoan utzi ditu "segurtasun indarrak". Jeltzaleen ustez, "horiek ere erreformatik libre ez uztea" eskatu egin beharko litzateke, eta hori egiten ez dela-eta erabaki zuten mozioari abstentzioa ematea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak