Jaioberrien lapurretak argitzeko neurriak eskatu ditu Udalak

Ubane Madera 2012ko otsailaren 29a

Arrasateko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatuko dio lapurtutako jaioberrien elkarte eta kaltetuekin "hitzarmen bat sinatzeko laguntza ekonomikoa izan dezaten, eurekin lan egin dokumentazioa eskuratzeko, atentzio psikologikoa izateko, laguntza legala eta beste laguntza eta subentzioak" eskuratzeko. Batzar orokorrei, berriz, ikerketa batzorde bat sortzea eskatuko die eta ospitale publiko eta pribatuei euren kolaborazioa, eta bereziki Eliza Katolikoari. 

Mozioa aurkeztu zuen PSE-EEk hori guztia eskatzeko, eta EAJk izan ezik (abstenitu egin zen), gainerakoek bat egin zuten babesa ematerakoan. 

Gipuzkoan gehien

Datuak ere eman zituzten mozio horren bitartez: "Euskadin 400 kasu baino gehiago baieztatu dituzte. Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusia 200 kasu tramitatzen ari da jaioberrien lapurreten inguruan, 121 kasu Gipuzkoakoak dira, 48-64 Bizkaikoak eta 31 Arabakoak. Gipuzkoa da, hain zuzen ere, Estatu mailan kaltetu gehien dituena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak