Azkeneko urteotan, Fagor Taldearen linea zuriaren ardura izan du Fabian Bilbaok. Hain justu ere, alor hori da taldearen negozioaren %90a. Aurretik, Fagor Etxetresnak Kooperatibaren zuzendari nagusia izan zen Fabian Bilbao.
Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa ikasketetan lizentziaduna da Fabian Bilbao. 1993tik dihardu lanean Fagor Taldean eta hainbat ardura postu bete izan ditu.
Gaur egun, Geyser-Gastech Sozietate Anonimoko eta Ecolec Patronatuko presidentea ere bada. Geyser-Gastech-ek Bergaran du lantegi bat.
Fagor Etxetresnak Taldea Europako bosgarren enpresa da etxetresnen negozioan. Espainian, %18,1eko merkatu kuota du eta 1.400 milioi euroko fakturazioa izan zuen 2010ean. Munduko 130 herrialdetan saltzen du, 12 marka komertzialekin.
Berrikuntza, nazioartekotzea eta jasangarritasuna dira Fagor Exetresnak taldearen hiru ardatz nagusiak. Mondragon Taldeko kide da.