Gaurko osoko bilkuran protagonistak, mozioak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2012ko otsailaren 28a

Bost aurkeztu dituzte eta seigarren bat ere bidean geratu da; azken hori martxoaren 8an izango den Emakume langileaen naziorteko egunaren harira, alderdi sozialistak aurkeztutakoa atzo goizean, hurrengoan aztertuko da. Gaurko gai-zerrendan daude: PSE-EEren eskutik, haur lapurtuen ingurukoa; PSE-EE, Bildu eta Aralarrek bat egin duten lan-erreformaren aurkako mozio bateratua; EAJren atez-ateko zabor bilketaren aurkakoa; Bilduk proposatutakoa Garoñako zentralari buruzkoa eta Agurne Juldainek aurkeztutako Saraharren aldekoa. Mozioez gainera, 2012rako Ondasun Higiezien gaineko zerga eta Aukearen tasa igoerak ere aztertuko dtuzte gaurko bilkuran.

Aurreikusi daiteke, EAJk aurkeztu duen atez-ateko zabor bilketaren aurkakoak berotuko duela bereziki, osoko bilkuraren aretoa. Zero zabor filosofiaren aldekoak direla azaldu du gaur goizean, Arrasateko EAJko Juan Karlos Garitanok baina ez dutela ulertzen, euren ustetan, Bilduk duen Atez-ateko sistemaren aldeko jarrera estua. Bilketa sistemarik ezarri aurretik, azterketa zehatz bat egiteko eskaera egiten dute jeltzaleek.

Alderdi Sozialistak proposatutakoak

Aritz Arrieta, Arrasateko Arderdi Sozialistako bozeramaleak Arrasate Irratian aurreratu du, urtarrilaren 25eko osokoan onartu zutela haur lapurtuen auzia salatzeko adierazpen istituzional bat eta gaur PSE-EEk aurkeztuko duen mozioarekin, beste pausu bat eman gura dutela, ardura edo errespontsabilitatea eskatuz die arduradunei, besteak beste Elizari.

Lan erreformarekin lotutako mozioaren harira, Arrietak kontatu du, hasiera baten, bi alderdik, Bilduk eta PSE-EEk, bakoitzak bere aldetik, mozio oso berdinak aurkeztu zituztela ikusita, mozio bateratu baten alde egin zutela gero. proposamen horrekin, Aralar alderdiak bat egin zuen gero. Lan-erreforma berriaren eraginez, lan-postuak sortzeko aukerarik ez denez izango, zerbitzu publikoa kaltetzen dela arguadiatu du.

Bildu Garoñaz

Eta alderdi politikoek aurkeztuko dituzten mozioen zerrenda borobiltzeko, Bilduren Garoñari buruzkoa ere gaurko zerrendan jasota dago.

Sahararen aldeko adierazpena herritar baten eskutik

Atzo izan zen, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 36.urteurrena gogora ekarriz, Agurne Juldain herritarrak aurkeztuko du; mozioarekin Saharar herriak bizi duen salaketa egin gura da beste behin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak