Musakolako azken ludoteka ibiltaria aste bukaeran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko otsailaren 28a

Asteburu honetan Musakola auzoko azken ludoteka ibiltaria egongo da. Musakolako gazte txokoan egongo dira hezitzaileak txikienen zain, zapatu goiz atsegina pasa guran. Aste bukaera honetan norberaren sormena erakusteko aukera egongo da. Denetariko materiala dago eta beraz, nahi den eskulan, jolas,edo ekintza egiteko aukera egongo da. Antolatzaileek proposamena egin dute: "Erabili irudimena, iniziatiba eta trebetasuna gauzak asmatu, sortu eta ondo pasatzeko"

Honakoa izango da ordutegia: 10:30etik 12:30era 3 eta 10 urte bitartekoendako txanda eta 12:30etik 13:30era, berriz, 1-8 urte bitarteko haurrendako txanda, guraso edo heldu baten laguntzaz.

"Ez galdu aukera eta parte hartu"

Parte hartzeko deia egin dute Txatxilipurdikoek: "Oso gauza politak aterako direla ziur gaude. Taldean naiz bakarka bakoitzaren nahiak betetzeko tartea egongo da. Ez galdu aukera eta parte hartu, auzo honetan azken aukera izango duzue-eta".

Hurrengotik aurrera, San Andresen

Datorren zapatutik hasi martxoaren 31ra arte San Andres auzoan egongo da Ludoteka Ibiltarian parte hartzeko aukera. Martxoko azken lau zapatu goizetan Bedoñabeko Herri eskolan egongo dira txatxiltarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak