Xabier Leteren omenezko kontzertua Amaia antzokian

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko otsailaren 28a

Pier Paul Berzaitz, Petti, Eñaut Elorrieta, Alex Sardui, MIkel Urdangarin, Arantza Irazusta eta Amets Arzalluz-ek hartuko dute parte martxoaren 31ko jaialdi horretan.

Musikarekin lotutako beste hitzordu bat ere badator udaleko martxoko kultura gidan: Escuela municipal de Música Josep Porter i Rovira de Montblanc musika eskolako ikasleak Kataluiniatik etorriko dira Arrasateko Amaia antzokira martxoaren 17an.

Erakusketa, antzerkia eta zinema

Bestalde, Maialen Lujanbio bertsolariak beste bertsolari bat, Uxue Alberdi, elkarrizketatuko du eta emakume ingeniari, arkitekto eta asmatzaileei buruzko erakusketa ere martxoko kultura gidan daude. Baita umeendako antzezlan bat ere. Markeliñe antzerki taldeak Hareazko ipuinak izeneko antzezlana ekarriko du, 8 eta 14 urte bitarteko haurrendako antzezlana da.

Hori guztiaz gain heldu zein gaztetxoendako filmak ere botako dituzte martxoan Amaia antzokian, horietako batzuk hiru dimentsiotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak