12 urtetik gorako edozein emakumek parte har dezake Takarraran lasterketan. Maila bakarra izango du, eta ez dute kronometraje ofizialik egingo. Helmuga itxi, berriz, azkeneko korrikalaria iristean itxiko dute. Izan ere, korrikalarien arteko lehia lortu gura barik, "emakumeak kirola egitera animatu" eta oro har, erreibindikazioa ditu ardatza ekimen horrek.
Hamar sari gehi kamiseta
Edozelan ere, hamar sari emango dituzte lasterketa amaieran: lehenengo hirurei, azkenari eta beste sei partaideri, zozketa bitartez.
Korrikalariek izena ematearekin batera dortsala jasoko dute eta lasterketa amaitzean dortsal hori entregatuz gero, kamiseta bat jasoko dute opari.
Hiru buelta
Portaloia-Maala-Garibai-Otalora-Olarte-Zurgin kantoi-Herriko plaza-Portaloia da ibilbidea. Hiru itzuli egin beharko dituzte korrikalariek, 2.820 metro egin arte.