07:30ean abiatu ziren Arrasatetik Listorretaraino eta 9etarako mendian gora ziren. 11:00etan, Aldurako gailurrean. Handik, beherantz, Susperregira eta gero Listorretara. Eta Listorretik Astigarraraino, bazkaltzera, Ipintza Sagardotegian.
17:00etarako, itzulera bidea egin zuten Mondragoera. Kontatu digutenez, eguraldiak ez zien larregi lagundu, euri apur bat ere egin zuelako eta, osterantzean, oso lainotsu.