Irabazten bukatu du lehen fasea Mondragon Unibertsitateak

Mireia Bikuña 2012ko otsailaren 27a

Mondragon Unibertsitateak irabazten bukatu du lehen fasea. Zapatuan Seky.es taldearen kontra irabazi zuen Iturripen: 78-64.

Partidua zaila zen MUrendako, jokalari gutxi zituelako –bederatzi bakarrik– eta Seky.es taldea indartsua delako. Dena den, gogoarekin eta jokaldi guztietan borrokatuz irabazi egin zuten.

Azkenera arte atzetik

Hasierako minutuetan bi taldeetako erasoak defentsak baino indartsuagoak izan ziren, eta baloi asko galdu zituzten. Etxekoek berehala kontrolatu zuten jokoa eta 10-0ko partziala eginez, aurretik ipini ziren markagailuan. Bigarren laurdenean Seky.es-ek jokatu zuen hobeto eta taula azpian min handia egin zuen.

MUk ondo defendatu zituen kanpotarren piboteak. Atsedenean gauzak oso garbi zituen MUren entrenatzaileak: baloia azkar mugitu erasoan, eta piboteak taula azpitik mugiarazi. Aginduak beteta, hirugarren tarte polita jokatu zuten arrasatearrek, bederatzi puntu atzetik egon arren.

Laugarren tartean hiru puntuko hiru saskiratze egin zituen MUk, eta buelta eman zion partiduari.

Orain bigarren fasea prestatzen hasiko dira arrasatearrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak