Dantzan eta kantuan ibili dira Al-Andalusen asteburuan

Arritxu Barruso 2012ko otsailaren 26a

Andaluzia Eguna ospatzeko aste osoko egitaraua antolatu du Arrasateko Al-Andalus elkarteak. Atzo, zapatua, egun handia izan zuten eta dantza eta kanturik ez zen falta izan andaluziarren elkartean horrelakoetan ohiko duten moduan.

Lourdes Oncalaren Sevillana eskolako ikasleek ireki zuten egitaraua eguerdian, eta ondoren Sueños de Andalucia dantza taldeak emanaldia eskaini zuen. Al-Andalus elkartea goraino bete zen bi emanaldiok ikusteko eta sekulako giroa sortu zen: mahai guztiak beteta, jendea txalo batean eta dantzan bat baino gehiago. Egun luzea zuten aurretik, baina hasiera-hasieratik indartsu hasi ziren andaluziarrak.

Gauean afari dotorea izan zuten eta afaldu aurretik eta ondoren Andaluziatik propio etorritako Besana taldeak sevillanak, runbak eta pasodobleak eskaini zituen.

Gaur ere festa giroan izan da Al-Andalusen. Goizean elkarteko batzar nagusia egin ostean, eguerdian Alegria de la Sierra taldearen emanaldia izan dute. Martitzenean, eguenean eta zapatuan ere ospakizunetan jarraituko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak