Estrategia jokaldi batekin galdu dute Mondrako neskek

Mireia Bikuña 2012ko otsailaren 26a

Areaz kanpotik jaurtitako falta batekin egin du gola Abantok 85. minutuan eta Mojategin jokoan zeuden hiru puntuak batu dituzte. "Joko gutxi erakutsi dugu, baina partidua borrokatua eta gogorra izan da", esan digu Jon Zuloaga entrenatzaileak.

Emakumeen bigarren mailako sailkapenaren goiko aldean daude bi talde dira Mondra eta Abanto, eta horren lekuko izan dira futbol zelaira hurbildu direnak: partidu parekatua, gogorra eta borrokatua jokatu dute.

Lehen zatia Mondrako neskek kontrolatu du, eta bigarrena Abantok. Parekotasun horren ondorioz, emaitza justuena berdinketa litzateke, baina 85. minutuko gola, puntu barik utzi ditu arrasatearrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak