'Ilargiaren bi aldeak', muntaia ikusgarria

Arritxu Barruso 2012ko otsailaren 27a

HIKA Teatroa taldeko kideek aho zabalik utzi zituzten atzo –zapatua– arratsaldean Amaia antzokian batutako guraso eta neska-mutikoak. Eszenaratzea oso zaindua, argiztapena ikusgarria eta dantza eta mugimendu ikusgarriak, soketan gora eta behera ibili zen gimnastak umeen atentzioa deitu zuen, zalantza barik. Eta hori guztia mezu argi bat zabaltzeko; bideojokoei dagokienean marraren bi aldeetan kokatu daitekeela bat: gerran egotera jolastu daiteke, edo gerra ahazteko jolastu. Bata bestearengandik oso urrun dauden bi alde horietaz mintzo da 'Ilargiaren bi aldeak' antzezlana. Kronika oso eta argazki gehiago, Astelehenko Goiena paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak