Bakarrizketak itzuliko dira gaur Iamai kafetegira

Mirian Biteri 2012ko otsailaren 24a

Iamai kafetegian umorezko bakarrizketak egiten hasiko dira gaur, egubakoitza; 12. edizioa da aurtengoa. Denera sei aktore izango dira martxoaren 30era arte; gaur Roberto 'Chapu'-ren emanaldia dago, 23:30ean.

Martxoaren 2an, Sevillako Manu Baezaren txanda izango da; martxoaren 9an, Talaveratik etorriko den Sergio Murorena; martxoaren 16an, Miki Maka madrildarrarena; martxoaren 23, Espainiako hiriburuko Manu Kasena; eta martxoaren 30ean, Valladolideko Nano Arranzena. Bakarrizketak 23:30ean hasiko dira.

Azken edizioa

Umorezko bakarrizketen azken edizioa izango da aurtengoa; Aste Santuan obra egingo dituzte kafetegian eta aldaketak aurreikusten dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak