80 argazki daude
Lehiaketara 80 argazki aurkeztu dituzte. Huhezineko ikasleak, tabernako bezeroak eta argazkilari profesionalak izan dira euren kamera hartu eta argazkiak atera dituztenak. Denek parte hartu dute lehiaketan. Uribe auzoko Hilbehera tabernakoak pozik daude lehiaketak izan duen erantzunarekin.
Urtarrilaren 12tik otsailaren 15era bitartean jaso dituzte argazkiak tabernan bertan. Behin argazki guztiak jasota erakusketa erara ipini dituzte eta orain ikusleen lana da argazki onena zein den erabakitzea. Esan bezala, 80 argazki jaso dituzte, batzuk zuri beltzean eta beste batzuk koloretan. Guztiek baina, gai bera dute: giza aurpegierak eta espresioak erakustea. Antolatzaileek azaldu dute joko asko ematen duen gaia dela giza aurpegierena.
Denondako sariak
Lehiaketan parte hartuko dutenen artean oraindik esan ezin den sari bat banatuko dute; argazki onenaren egileak, berriz, Zumelaga jatetxean bi pertsonarendako saria jasoko du. Bigarren eta hirugarren sariak ere egongo dira.
Hamabost eguneko epea dago argazki onenaren aldeko botoa emateko.