Izenematea zabalik Takarraran lasterketarako

Xabier Urtzelai 2012ko otsailaren 24a

Martxoaren 10ean, zapatua, egingo dute Takarraran lasterketa (12:30), Arrasateko Udalak antolatuta. Eta dagoeneko zabalik dago izenemate epea (doakoa da). Hala, AUKEAn (Musakola), Emakume Txokoan edo BAZen eman daiteke izena, martxoaren 8ra arte. Gainera, Takarraran proba prestatzeko entrenamendu plan bat ere prestatu dute antolatzaileek.

Takarraran proba ez da gogorra, azkarrago edo erritmo lasaiagoan, edonork egiteko moduko proba da, ibilbidea ez delako hiru kilometrotara iristen –2.820 metro Arrasateko erdialdeko kaleetan. Hala, Arrasateko Udalaren helburua ez da kirol hitzordu lehiakor bat antolatzea, eta bai emakumezkoak kirol jarduera egitera animatzea, "Emakumeei espazio publikoak okupatzeko eta, bide batez, kirola egiteko aukera zabaltzea". Hala, Takarraran lasterketaren ezaugarri dira urtero izaten den giro alaia eta errebindikaziorako ematen duen aukera. Lasterketa hau antolatzen laguntzen dute, besteak beste, kirol elkarteek eta Emakume Txokoko laguntzaileek.

Prestakuntza plan eta guzti

Aurtengo edizioa martxoaren 10ean egingo dute, eta bi aste hauetarako prestakuntza plan txiki bat ere egin dute antolatzaileek; urtero proposatzen dute plan hori betetzea, hitzorduaz ahalik eta egoera onenean gozatu ahal izateko. Otsailaren 27tik lasterketa bera hasi arteko plan zehatza da, egun bakoitzean zer egitea komeni den zehazten duena eta luzaketak zelan egin behar diren ere azaltzen duena. Era berean, lasterketa egin ostean ere kirola egitera animatzen ditu plan honek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak