Oxel Royok honakoa azaldu du BAZen jarri duen salaketan: "Olio bilketaren gabeziak salatzeko jartzen dut kexa. Olioa kalera isurtzen da eta horrek kalte izugarria ekar lezake, txakur zein abereen eskura dago-eta".
Anboto kalearen inguruan dagoen edukiontzian ikusi zuen Royok gertatutakoa, behargin bat edukiontzitik potoak erretiratzeko lanetan zebilenean.
Eko3 enpresatik adierazi dute egia dela arratoiek potoak jaten dituztela, baina ez ordea olioa kalera isurtzen denetik.
Azaldu dute olioa edukiontziaren barruan dagoen kaxoi hermetiko batera bideratzen dela. Hain zuzen, zehaztu dute isurketak ekiditeko dutelako kaxoi hermetikoa; poto bat apurtzen bada, barruan duen olioa lurrera ez erortzeko.
Gaineratu dute, arazoa ez dela euren zerbitzuarengatik sortu; baizik, makinaren inguruan arratoiak daudelako. Hala ere, esan dute ulertzekoa dela potoak hozkatuta ikusi dituen herritarrari gertatutakoa gustatu ez izana, baina eurei ere ez zaiela gustatu.