Gazte bat harrapatu du auto batek Arrasaten

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko otsailaren 23a

Bizkaia Etorbidean gertatu da, Muxibarreko biribilgunean, 09:00ak aldera. Kanpanzartik behera zetorren auto batek zebra bidea zeharkatzen ziharduen oinezko bat harrapatu du eta hiru bat metro bota du airean. Lurrean geratu da 21 urteko gaztea, konortea galdu barik. Hanketan eta lepoaldean mina zuela esan du. Autoa gidatzen zuenak, berak, deitu du berehala larrialdietara eta ordu erdi baino lehenago ailegatu da anbulantzia. Debagoieneko Eskualde Ospitalera eroan dute, zaurituta, gaztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak