Horrez gainera, datorren asterako beste hitzordu bat egin dute; kasu horretan Arrasateko Herrira mugimendua aurkeztuko dute. Martxoaren 3a, zapatua, aukeratu dute horretarako. Bi hitzordu egin dituzte egun horretarako: batetik, 11:00etan, Kulturaten "batzar zabala" egingo dute, herritarren ekarpenak jasotzeko. Eta bestetik, 13:00etan aurkezpen ekitaldia egingo dute, Herriko plazan.