Arrasaten 2-10 urte bitartekoendako udaleku irekiak antolatuko dituzte. Udaleku itxiak, berriz, Zerainen egingo dituzte 10-12 urtekoendako, Bergarako Jardun elkartearekin elkarlanean. Eta Orio-Aia ere aukeratu dute beste urte batez udaleku itxiak egiteko, 12-14 urteko gazteendako.
Izenematea eta beste
Horrekin batera, 14-16 urte bitartekoendako Kosta ala Kosta izeneko udaleku ibiltariak egingo dituzte, Bergarako Jardun eta Soraluzeko Pil-pilean elkarteekin elkarlanean.
Udalekuetarako izenemate eta bestelakoak oraindik zehaztu barik daude. Datozen asteotan jakinaraziko ditu xehetasunak Txatxilipurdi elkarteak.