Iturri ofizialen arabera, 04:14ean gertatu da istripua. Eta udaltzainak istripua gertatu den lekura joan direnean, 59 urteko gizonezko bat azaldu da esanez istripua berak izan duela. Gizonezkoak ez zuen mozkortuta edo drogatuta zegoenaren zantzurik, eta ez diote droga edo alkoholemia frogarik egin. Orain, gertatutakoa ikertzen dihardute.
Mila begi begira, baina informazio gutxi
Dena den, gizona izan ala gaztea izan, goizean Arrasaten sekulako ikusmina eragin du Aramaio errekan agertu den autoak, izan ere, sekula ez da". "Kalean esan didate hemen autoa zegoela eta berehala etorri naiz ikustera, baina ez dakit zer gertatu den". "Hemen parean bizi naiz, eta oraintxe arte ez dut gertatutakoaren berririk izan. Goizaldean sumatu dut zalaparta, baina pentsatu dut Aratusteetakoa zela". Halakoxeak izan dira gehien entzun diren komentarioak.
Ordubete errepidea moztuta
Askok ordubete pasa egin dute Kulturate parean. Udaltzainak etorri, errepidea moztu eta autoa erretiratu duten arte. 12:13an hasi dira eta 12:45erako errekatik aterata zuten. "Ura oso hotza zegoen, bai, baina erraza izan da autoa ateratzea", kontatu du garabiko beharginak. "Ford Arrasatera eraman behar dut orain", adierazi du.