Auto bat errekara erori da Kulturate ondoan

Goiatz Arana Begiristain 2012ko otsailaren 22a

Otalora Lizentziaduna kalean, Kulturate parean, auto bat dago errekan; Honda markako eta urdin koloreko 4x4 auto bat da. Udaltzaingotik adierazi digutenez, goizaldean gertatu da istripua, 04:00ak inguruan: erreka ondoko segurtasun hesia apurtu eta barrura erori da. Itxura guztien arabera, norbait bazioan barruan, baina zauriturik ez da izan. Egunak argitu ahala, herritar ugari hurbildu da bertara, ezohiko gertaerarekin txundituta. Udaltzainak eta Ertzaintza istripuaren gaineko ikerketa egiten ari da. Kalean zabaldu da bi gazte izan direla istripua izan dutenak. Baina, bestetik, 59 urteko gizonezkoa agertu dela goizean Udaltzaingoan esanez, autoaren gidaria dela. Onik zegoela eta alkoholemia eta droga arrastoak antzemateko kontrolean ez duela positiborik eman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak