Sardinaren hiletarekin agur esan diegu Aratusteei

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko otsailaren 22a

Sardinaren hiletarekin amaitu dira Aratusteak Arrasaten, amaitu diren moduan, gainerako herrietan ere. Jesus Mari Egidazuk zuzendu du, bart, azken prozesioa, Biteritik Herriko plazaraino eta SUDCekoek eroan dute, bizkar gainean, sardina. Andoni Alzelaik, umorea lagun, lore-sorta zeramala. Herritarrak ere batu dira azken zeremoniara eta plaza jendez bete da. Gaur goizean kalean gora eta behera, noraezean, hotzari aurre egin nahian, ikusi ditugu batzuk… Jarraian Aratuste-martitzenak eman duena iruditan:

 

Sardinari su hartzea kosta egin zitzaion, halere. 500 bat egunkari sartu dituzte aurten sardinaren barruan, "gehiegitxo" akaso, batek baino gehiagok zioen moduan. Hortik, su hartzea kostatu izana.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak