Arrasateko gimnastak Eibarrera

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko otsailaren 22a

Arrasateko Dragoi Gimnasia erritmikoko taldeak Eibarren jokatuko du Eskolarteko B mailako lehen faseko beste lehiaketa bat. Zapatuan izango da. Ipurua kiroldegian. 10:00etan hasita. Alebin eta infantil mailako neskak, bakarka zein taldean lehiatuko dira. Bestalde, arratsaldean, 16:45ean, taldeko 37 gimnastek, benjamin mailako topaketan parte hartuko dute.

2011-2012 denboraldiko bigarren txapelketa izango da Eibarkoa.

Dragoi taldeko honako gimnasta hauek honako hauek parte hartuko dute:

  • Alebin mailan, taldeka (3 pilotan eta 2 esku librean): Araitz Altube, Maialen Diaz, Leire Elizaran, Ane Gorosabel, Maite Iraeta.
  • Infantil mailan, taldeka (5 uztai): Andrea Hernandez, Alba Rebuelta, Amaiur Mendizabal, Maitane Ugarte, Eneritz Lage.
  • Infantil B mailan, bakarka (uztaia): Maialen Gallardo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak