Iturbide egoitzan ere Aratusteak, adinak zerikusirik ez duela berretsiz

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko otsailaren 21a

Aratuste-martitzenean herriko txikienak protagonista badira ere, Aratusteek adinarekin zerikusirik ez dutela erakutsi dute aurten ere Iturbide egoitzan, ospakizun berezia izan dute-eta. Egoiliarrak 17:00etarako zeuden deituta egoitzako kultura aretoan eta hainbat izan dira deialdiarekin bat egin dutenak. Musika, dantza eta giro jatorra izan dira protagonista, urtero moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak