Urteroko ohiturari jarraituz, Arrasateko ikastetxeetan gaur ari dira ospatzen Aratusteak. Arizmendi ikastolan zein Arrasate Herri eskolan arratsaldean irten dira ikastetxe atarira gurasoen aurrean dantza egin eta denetariko emanaldiak eskaintzeko. Arizmendi ikastolakoen Gazteluondo guneko argazkiak jaso ditugu eta Arrasate Herri eskolakoen ospakizuna, berriz, Bedoñaben izan da. Eta noski, urtero moduan, dantzan eta kantuan egin ostean txokolaterik ez da falta izan bi ikastetxeetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.