Rosarito Ceciaga: "Dendako apalek esango digute ateak behin-betiko itxiko dugun eguna zein izango den"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2012ko otsailaren 20a

Goizeko 9ak aurretik, Casa Ceciaga denda zabaldu aurretik, genuen Rosarito Ceciagarekin Arrasate Irratian hitzordua; azken 55 urtetan moduan, gaur ere, denda zabaltzera joan da gero, eta horrela egiten jarraituko du harik-eta apaletan dagoena saldu bitartean, akaso uda gertu izango dela aitortu digu atea guztiz itxi orduko. Segidan duzue elkarrizketa osoa entzungai.

Erosle asko lagun dituela aitortu du eta herriko beste saltzaileekin ere beti harreman ona izan duela. Argazkigintza eta informatika kontuetan jaztea du, besteak beste, dendako lanak utzitakoan helburu, baina etxeko-lanak ere egin beharko dituela aitortu digu orain artean gura beste egin ez dituen moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak