Mariasun Pagoaga: "Sari guztiek dute garrantzia, baina antzezle gisa jasotakoa berezia da"

Irati Goitia 2012ko ots. 21a, 01:00

80 egunean filmak beste sari bat jaso du. Zehazki, Tolosako (Frantzia) gay eta lesbianen film jaialdian publikoaren saria. Bada, dagoeneko 29 dira lortu dituzten aitorpenak. Mariasun Pagoaga arrasatearra eta Itziar Aizpuru filmeko protagonistak hantxe izan dira.

Zer moduz jaialdian?
Oso ondo, polita izan da. Filma aurkeztera joan ginen Itziar eta biok. Hala, azalpenak eman genituen pelikula bota aurretik, eta ondoren, galdera-erantzunak izan ziren. Galdera asko egin zizkiguten; parte-hartze handia izan zen, eta oso harreman ona.

Lortutako emaitzarekin ere gustura, ez?
Jendea oso pozik gelditu zen filmarekin eta bosteko baloraziotik 4,6ko nota lortu zuen. Beraz, pozik gu eta baita zuzendariak ere.

Dagoeneko bi urte dira pelikula estreinatu zela, baina oraindik sariak jasotzen zabiltzate.
Bai, harrigarria da. Dagoeneko 29 sari jaso ditu 80 egunean-ek. Gehienbat, zuzendarien lana errekonozitu da. Kontuan izan behar da euren lehena izan dela, eta, beraz, pelikulak horrelako harrera izatea oso garrantzitsua da euren etorkizunerako; baita guretzako ere.

Bada ilusio berezirik egin dizun errekonozimendurik?
Denak dira garrantzitsuak, baina antzezle gisa sari bakarra jaso dugu eta hori berezia da. Hori gurea da, gainontzeko 28ak zuzendariek euren bulegoan dituzte. Nahiz eta horietan ere badugun parte txiki bat.

Hurrengo hitzordua?
Itziar eta biok alde guztietara joateko prest gaude. Gainera, artista gisa tratatzen gaituzte eta gustura ibiltzen gara. Baina oraindik ez dugu datarik ziurtatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak