Piratek hartu dute Arrasate

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko otsailaren 18a

Kaleak kolorez eta alaitasunez jantzi dira Arrasaten. Jaia txikiteroek emandako pregoiarekin hasi da eta ordu honetarako festa giroa da nagusi. Karroza ugari ikusi ahal izan ditugu, piratenak nagusitu dira aurten, baina bestelakoak ere izan dira; bikingoenak, sagardotegia, sevillarren karrozak, indioenak, Madagaskargo pinguinoenak... Festa, baina, hasi besterik ez da egin.

Eguerdiko 12:00ak pasatxo eman du pregoia txikiteroz mozorrotutako koadrilak eta orduantxe hasi da benetako festa. Arrasateko kaleetan kolore ugari ikusi ahal izan ditugu; haur, gazte, zein heldu, guztiak irten dira etxetik mozorrotuta.

Mozorroak

Arrasaten aurten nagusitu den mozorroa piratena izan da. Lau pirata ontzi behintzat ikusi ditugu kalean. Baina urteroko beste mozorro klasiko batzuk ere ez dira falta izan: bikingoenak, indioenak, sevillarrenak, kordobarrenak, mexikanoenak, sorginenak... Eta originalago batzuk ere izan dira: sagardotegia Arrasatera ekarri dutenak, Madagaskargo pinguinoena, Urkiolako harria ekarri dutenak, Maritxu Kajoi eguna aurreratu dutenak...

Festa hasi besterik ez da egin oraindik eta jendea umore onez eta festarako gogoz dagoenez, ordu txikiak arte iraungo du jaiak.

Sariak

  • Koadrila onena: Bella época taldearendako.
  • Karroza onena: Bikingoendako.
  • Neska bereziak: Paraxut jantzitako bikotearendako.
  • Mutil berezia: Michael Jacksonez jantzitako Oier Arregirendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak