Arrasaten zapatuan bada Karnabaletako egun handia, Debagoieneko beste herri batzuetan, Eskoriatzan eta Bergaran esateko, hasi dira ospatzen eta horren lekuko izan da Arrasate Irratiko gaurko, egueneko, Igo Autobusera! irratsaioa.
Eguen Gizen egunaren lekuko izan da Arrasate Irratia gaur: hainbat dendatan sartu gara mozorro aukeratuenak zeintzuk izan diren galdezka; Juan Martin Elexpururekin Aratusteetako ikurretako bat den hartzaren esanahiaz jardun dugu; Mirian Biteri lankideak kantuan jarri ditu Eskoriatzako haurrak Urdeilardero egunean eta Jokin Bereziartua lankideak, martitzenean Arrasaten erreko duten sardina hitzez erakutsi digu. Bihar segida izango dute Aratusteek FMko 107.7an, komisioko kide den Harristirekin. Entzun.
Arrasaten zapatuan bada Karnabaletako egun handia, Debagoieneko beste herri batzuetan, Eskoriatzan eta Bergaran esateko, hasi dira ospatzen eta horren lekuko izan da Arrasate Irratiko gaurko, egueneko, Igo Autobusera! irratsaioa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.