Datorren astean zirkulazio aldaketak, asfaltatze lanengaitik

Ubane Madera 2012ko otsailaren 16a

Eguraldi aurreikuspenak hobetu egin direla-eta, azken asteotan atzeratutako asfaltatze lanak datorren astean hasiko dituzte. Erdigunean jardungo dute, eta lan horiek ibilgailuen zirkulazioan eragingo dute. Batzuetan txandaka bideratuko dute zirkulazioa, eta beste batzuetan desbideraketak egingo dituzte.

Eguraldi sikua egiten badu, astelehenean bertan hasiko dira asfaltatze-lanak egiten. Egutegia honako hauxe: lehen egunean San Frantzisko eta Azoka kalean jardungo dute; hurrengo bi egunetan Zarugalde kalearen txanda izango da, Muxibarko biribilgunetik Udalakora arteko zatian. Kasu horretan zirkulazioa txandaka bideratuko dute.

Arrasate pasealekua-Gazteluondo

Eta horren ostean, azkeneko hiru egunetan Arrasate pasealekua eta Gazteluondo ingurura joango dira lanera. Arrasate pasealekuan, San Viatorretik Kurtzetxikiko biribilgunera arteko zatia konponduko dute. Eta Gazteluondori dagokionez, hainbat puntutan lan egingo dute, baina kalea guztiz itxiko dute. Hori dela-eta, zirkulazioari dagokionez, Maalatik sartzen diren autoak Erdiko Kale eta Olartetik irten beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak