"Egungo erabilera asko aldatu da teknologia berriak nagusitu direnetik. Informazioa zabaltzeko eguneroko lan tresna bilakatu dira: www.gaztebulegoa.com eta Gipuzkoako Informazio Zerbitzuen sareko www.gipuzkoangazte.info webguneak. Sare sozialen (twitter, facebook eta tuenti) eta SMSen bitartez ere zabaltzen dira gazteei zuzendutako edukiak" adierazi dute udal iturriek.
Arreta pertsonala ezinbesteko
"Hala ere, arreta pertsonalak ere ezinbestekoa jarraitzen du izaten jendearen informazio eta orientazio beharrei erantzuteko, eta baita betikoak diren gainontzeko bideak ere: informazio panelak, kolaborazioak komunikabideetan, e.a", gaineratu dute.
Ordutegi berria
Beraz, hori guztia kontuan hartuta, Udalak egokitu egin du Gazte Bulegoaren funtzionamendua. Ordutegiari dagokionez, goizez orain arteko ordutegia mantenduko du, 11:00etatik 13:00ak arte, astelehenetik egubakoitzera. Arratsaldez, berriz, astelehen eta eguenetan zabalduko dute, 16:00etatik 19:00ak arte.