Maite Inda, Kontseiluko Herrietako arduradunak goraipatu egin zuen Arrasateko Euskalgintzak egindako lana gaineratuz, beste behin, Arrasatek erakutsi duela aintzindaria dela euskararen aldeko ekimenak sustatzeko orduan eta beste herri batzuetan ere hasita daudela horrelako bideo gehiago egiten. Indak gaineratu zuen, Arrasaten egindako bideoak ederto irudikatzen duela Kontseiluak plazaratu duen ideia, hau da, teoriatik praktikara saltoa. Segidan duzue Maite Indari Arrasate Irratian egindako elkarrizketa entzuteko bidea.