Joan den mende hasierako eraikina botatzen: Gesalibarko Bihotz Sakratua

Ubane Madera 2012ko otsailaren 14a

Arrasateko beste historia zati bat desagertzera doa datozen asteotan: 1900. urteko Gesalibarko Bihotz Sakratua eraikina. Harekin batera Okindegia izeneko eraikina ere bota behar dute. Zaharkituta geratu direla-eta erabaki zuten Ahizpa Ostalariek eraikin horiek bota egin behar zituztela. Behin botata, Okindegiak utzitako lursaila Udalari emango diote, eta Bihotz Sakratuak utzitako lursaila, berriz, Aita Mennik erabili ahal izango du.

Eraikinok bota, hondakinak erretiratu eta lurra garbitzeko prozesua bi hilabetez luzatuko da. Trapagarango Lezama enpresak dihardu lanean. "Eraikina polita izan arren, barrutik egur guztia ustelduta dauka eta hori mantentzea edo berritzea lan eta kostu handia litzateke", azaldu du obra buruak.

Gaixo pentsiodun partikularrak zaintzeko eraiki zuten Jesusen Bihotz Sakratuaren pabilioia 1.900. urtean. Urte hartan Elezgarai, Ugalde eta Errotaetxe baserriak erosi ziren, zenbait lur sailekin batera. Honela, ospitaleak bere instalakuntzak zabaltzeko aukera izango zuen edo bestela, baserri hauek zeuzkaten nekazaritza eta abelzaintza baliabideak erabili ahal izango zituen lekaimeen eta gaixoen beharrei aurre egiteko, eta urte berean eraiki zuten Bihotz Sakratua. Egonaldi Ertainen Unitate moduan erabili izan dute urtetan.

Argazki galeria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak