Atzo, martitzena,18:00etan udaltzainek berrogei urte inguruko gizonezko bat atxilotu zuten. Liskarra sortzen zebilen Kulturate inguruan, jendea mehatxatu eta irainduz. Udaltzainek hainbat kexa dei jaso zituzten eta bertaratu zirenean, gizonezkoak udaltzain bati ostikada bat eman zion, eta atxilotu egin zuten.
Diligentzia guztiak bukatu zituztenean libre utzi zuten. Datorren astelehenean, hilak 20, 10:30ean, Bergarako epaitegian deklaratu beharko du.
Lekukoen arabera, gizonezkoa Udal Bibliotekara sartu zen, gaizki esaka. Solairuetan gora eta behera ibili zen, parean tokatzen zen edozeini oihuka. Haren jarrera ikusita, Bibliotekako langileek kanpora atera eta atea itxi zuten, eta horren aurrean, gizonezkoa atearen kontra gauzak botatzen hasi zen. Horren ostean etorri ziren udaltzainak eta geroago ertzainak.