Unibertsitateen arteko Euskadiko Txapelketa, gaur

Xabier Urtzelai 2012ko otsailaren 14a

Goizeko 10:00etan hasita EAEko unibertsitateen arteko kirol txapelketa jokatuko dute gaur Arrasaten. Joan den astean MUko fakultateen artean egin zituzten kanporaketak, eta gaur Espainiako Txapelketarako txartelak egongo dira jokoan. Hala, MUko, Deustoko eta EHUko ikasleak izango dira lehian.

Iturripen eskubaloi partiduak jokatuko dituzte –10:00etan emakumezkoek, 11:30ean gizonezkoek–, eta gainontzeko kirol modalitateak Musakolako kiroldegian jokatuko dituzte (tenisa, frontenisa, areto futbola...). Hemen kirol jarduera guztien gaineko informazio gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak