2008an hamar lagun atxilotu zituzten operazio polizialean oinarritzen da Torturaren Aurkako Taldeak Durangoko Azokan aurkeztu zuten bideoak. Garzon protokoloa aplikatu zitzaien operazioan atxilotutakoei eta ondorioz, atxiloaldian grabatutako irudiak lortu zituen elkarteak eta gero dokumentalean txertatu; horrez gainera, torturak jasandakoen testigantzak ere batu dituzte.