Mariasun Pagoaga arrasatearra saritu dute

Ubane Madera 2012ko otsailaren 13a

80 egunean filmak beste hiru sari eskuratu ditu. Mariasun Pagoaga (Arrasate) eta Itziar Aizpuru aktoreek emakumezko interpretazio onenaren saria eskuratu dute. Filmak berak, berriz, gidoi onenaren eta ikusleen sariak eskuratu ditu Tolosako (Frantzia) zine jaialdian. 23 sari irabazi ditu nazioarteko mugak gainditzea lortu duen euskarazko film horrek.

Italia, Frantzia, Hamburgo, London, Cairo… doan lekura joanda ere, harrera paregabea dabil eskuratzen 80 egunean filma, kasu askotan sari modura. Azkenak (hiru), asteburuan eskuratu ditu Tolosako zine jaialdian.

Eta adi ibili beharko gara hurrengo hitzorduetara (AEB, Rio de Janeiro, Puerto Rico eta Torremolinos), Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren filmak ondo erakutsi du-eta gure produktuek ere badutela nazioarteko mugak gainditzeko gaitasuna, euskaraz egindakoak izan arren eta istorio ezohikoa kontatu arren. 80 egunean filmaren kasuan, dagoeneko 80 zinemalditan izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak