Udaleko Enplegu eta Garapen ekonomiko Sailak lehen sektorea indartzeko asmoz dihardu lanean. Zapatuan egin zen baserritarren azokako zozketa Maria Segura arrasatearrak irabazi du. Otarra osatzeko produktu sorta Meatzerreka Auzoko Askasibar baserriko Rakel Perez De Arenazak prestatu du. Egubakoitzean, hilak 17, BAZeko erakusleihoan egongo da otarra, Segurak jaso arte, publikoaren bistan. Hurrengo hileko hirugarren zapatuan egingo da berriro azoka eta herritarrek zozketan parte hartzeko aukera izango dute, azokan edozein erosketa eginez.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.