Elkarteetan euskara nola bultzatu? Bixente Elortza lan horretan diharduen taldeko kideak azaldu digu ahozko zein idatzizko neurketak egiten dituztela, eta hasierako datuak hobetzeko helburuak zehazten direla. Noski, ezagutza zenbatekoa den jakin beharra dago erabilera neurtzeko. Bada, 23 elkarteotako ezagutza %63koa zen 2010 bukaeran. Era berean, datuen artean nabarmentzekoa da 2010ean ahozko erabilera %30ekoa zela gehienez, eta 2011 amaieran, berriz, %43koa izan zela. Bada zerbait lanean jarraitzeko.