Kalejira baino lehenago, 12:00etan, iazko koadrila onenak eurak idatzitako pregoia irakurriko du. Txarangak girotutako kalejira eta poteoaren ostean, 14:30ean Uarkapen herri bazkaria egongo da. Txartelak bihar arte daude salgai 20 eurotan, Monte, Kajoi, Basati eta Iluntz tabernetan; txartelak badaude oraindik.
Gaztetxea zabalik arratsaldez karrozak egiteko
Bestalde, egubakoitzean koadrilendako bilera deitu zuen jai batzordeak gaztetxean, karrozak egiteko baldintzak zehazteko. Ez zen koadriletako ordezkaririk agertu. Egubakoitzera arte zabalik egongo da arratsaldez (18:00-21:00) eta koadrila bakoitzak gune bat izango du markatuta. Gune horren garbitasuna koadrilaren ardura izango da. Gaztetxeko materiala errespetatzeko eta zapatuan karrozak botata ez uzteko eskatu dute.
EGITARAU OSOA JARRAIAN:
