Eguneroko jardunerako hiru ildo proposatzen ditu aurkeztu berri den taldeak: murriztu, berrerabili eta birziklatu. Labur esanda, Zero Zabor taldearen helburua da “eguneroko jardunean erabili behar ditugun materialak alferrik galdu eta elementu kutsakor ez bihurtzea".
Eta hori lortzeko ezinbesteko ikusten dute ohiturak aldatu egin behar ditugula eta beharrezkoa dela arrasatear guztien inplikazioa:"Gu gara arazo hau sortu dugunak, eta guk aurkitu behar ditugu dagozkion irtenbideak!"
Taldearen aurkezpen ekitaldia bukatzeko, “interesa duen oro” gonbidatu dute euren ekimenarekin bat egitera.