Gimnasia artista gaztetxoak Uarkapen

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko otsailaren 13a

Gipuzkoako txapelketaren barruan, gimnasia erritmiko jardunaldia jokatu zen zapatuan Uarkapen. Alebin, infantil, kadete, jubenil eta senior mailako 150 gimnasta inguru batu ziren. Lan txukuna egin zuten Debagoieneko ordezkariek.

Arrasateko Dragoi Taldeak 3. postua lortu zuen kadete B mailan eta infantil mailan bosgarrenak izan ziren. Bergarako Ariznoari dagokionez, taldeka hirugarrenak izan ziren senior A, jubenil A eta alebin A mailetan; eta laugarrenak infantil A mailan. Banaka, Maitane Hernandez lehena izan zen jubenil A mailan; Jone Olabarria bosgarrena kadete A mailan; eta Ane Miren Muguruza seigarrena jubenil A mailan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak