Prosa, poesia, edo bertsogintza aukera daiteke testuak egiteko, baina asko jota bi orrialdeko lanak aurkeztu behar dira. Bi lekutan entrega daitezke lanok: ordenadorez, arrasate@euskalherrianeuskaraz eta ordenadorez edo eskuz idatzita,Arizmendi Ikastolan. Sariei dagokienez, berriz, 11-14 urtekoen mailan Euskal Herrian Euskaraz elkarteko materiala emango dute; bigarren mailan, 50 euro gehi EHEko materiala, eta hirugarren mailan, bi pertsonarendako afaria Txondorra erretegian.