Abenduan egitekoa zen Portelaira elkartearen euskal preso eta iheslarien aldeko VII. bigarren eskuko azoka, baina eguraldia dela-eta, oraingo asteburura atzeratzea erabaki zuten. Oraingoan ere ez dute zorte larregi izan, eta hotz handia pasatzen ari dira Herriko plazan daudena; hori, baina, ez da eragozpenik izan azoka bisitatzeko, eta asko ari dira izaten azken hilabeteetan herriko hainbat tabernetan jasotako materiala erostera hurbiltzen ari direnak.
Betiko moduan, batutako dirua euskal presoei laguntzera bideratuko da.
Bigarren eskuko azokan egon direnen iritzia bihar topatuko dituzue paperean.