Zero azpiko tenperaturaz esnatu gara

Xabier Urtzelai 2012ko otsailaren 12a

Debagoiena zero azpiko tenperaturekin esnatu da goizeko lehenengoo orduan, baina hotza ez da atzo Euskalmetek aurreikusitako zero azpiko lau gradura iritsi, Arrasaten ez, behintzat. Herri hori zuen metereologia agentziak erreferentziatzat, eta termometroa zero azpiko bi gradutan geratu da. Aretxabaleta eta Eskoriatza aldean hotz handiagoa egin du, eta are gehiago goi auzo eta mendi tontorretan. Haize ezak, baina, sentsazio termikoa baretu du. Jaurlaritzak muturreko tenperaturen gaineko abisua eman du.

Atzo moduko eguraldia izango dugu gaur Euskalmeten esanetan. Hotza, baina ostarte zabalekin. Aste barrurako, berriz, euria dator; euria eta baita elurra ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak