Baina berrikuntzak ez dira hor amaitu. Azokarekin batera, Bagara Herrigintzak Arrasateko Azoka Plaza biziberritzeko plana aurkeztu zuen, eta etorkizunean azokak izan ditzakeen esparruak irudikatzeko hainbat eragile eta lagun gonbidatu dituzte.
Han aurkitu ditugu, besteak beste, herriko gazte diseinatzaileen poltsak, amantalak, kamisetak eta ilerako apaingarriak, Harremanen bidezko merkataritzaren produktuak, Emausen bigarren eskuko gunea. Bestalde, Arrasateko Gaztetxe eta La Jodedera musika taldearen eskutik azoka kultura gune bilakatu da; eta Txatxilipurdikoek, bitartean, umeendako gune aproposa bihurtu dute plaza. Etxeko txikienak primeran ibili dira taloak gertatzen eta haziekin jolasean.
Astelehenean protagonisten iritzia irakurri ahal izango duzue paperean.